Castellano | Euskara

Hasiera >  Aurkezpena

Aurkezpena

Nafarroako Parlamentuaren webgunean Ikasgela birtualaerabilltzeko aukera izanen duzue, zuengandik hurbilago egoteko prestatu dugun gunea. Horri esker, zuen etxetik edo zuen ikastetxetik, hobeki jakinen duzue non gauden, nor garen eta zer egiten dugun.

Nafarroako Parlamentuaren ikasgela birtualean hainbat gauza egin dezakezue. Hortik, materialak jaitsi eta zuen lanak igo ahal izanen dituzue. Hortxe dituzue hainbat grafiko animatu ere. Horiei esker argi ikusiko duzue lege bat nola egiten den eta Parlamentuak nola funtzionatzen duen.

Eraikin honetan legeak onesten dira, Nafarroako herritar guztien bizikidetasuna, baita zeuen Osasuna eta hezkuntza ere, bermatzen duten arauak.

Bisita ezazu parlamentua

Bisita erreala Parlamentura

003PARLAMNOCHEMALA Nafarroako Parlamentuak bisita-programa bat du antolatua ikasle-taldeentzat erakundea bertatik ezagutzeko. Ikusi gehiago.

Ikusi gehiago

Argitaratu zure lana

Atal honetatik zure Parlamentuari buruzko lana argitaratu dezakezu eta baita beste ikasleek egindakoak kontsultatu ere. Testu bat, bideo bat, argazkiren bat... horietakoak badituzu, bidal itzazu.

Ikusi gehiago

Irakasleentzako materiala

Jaits itzazu unitate didaktikoa, ikaslearen koadernoa eta Parlamentura joateko bisita prestatzeko gidoia. Guztiak eskura dituzu, bai Lehen Hezkuntzakoak eta baita Bigarren Hezkuntzakoak ere.

Ikusi gehiago

Parliztegia

Nafarroako Parlamentuari buruzko hiztegia. Hor aurkituko dituzu webean azpimarratuta ageri diren hitz guztiak.

Ikusi gehiago