Nafarroako Parlamentua Navas de Tolosa kalean dago, Iruñeko erdialdean. Sarasate pasealekuko muturretako batean dago; beste muturrean Nafarroako Jauregia dago, hots, Nafarroako Gobernuko lehendakaritzaren egoitza. Horrenbestez, bi erakundeak, Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Gobernua, Sarasate pasealekuaren bitartez elkarrekin lotuta daude. Pasealeku horretan aurkitzen da, halaber, Foruen Monumentua.
Nafarroako Parlamentua.
Nafarroako Parlamentuaren egoitza 1892ko eraikin bat da; hain zuzen ere, Iruñeak izan zuen lehenbiziko hiri-hedatzea, Lehen Zabalgunea deritzona, egin zenekoa. Garai hartan, Iruña hiri txikia zen, bere harresi zahar eta lodien mugapean itotzear zegoena. Eraikin berria harresien barrualdean eraiki zen, Ziudadelaren aldamenean.
Nafarroako Parlamentuko eraikina.
Nafarroako Parlamentua adreilu gorriz eta hareharriz eraiki zen. Nafarroako Entzutegia, probintziako auzitegi nagusien egoitza, izateko diseinatu zen. 2002. urtean, eraikinaren fatxada errespetatu zuen zaharberritze sakon baten ondoren, Nafarroako Parlamentuaren egoitza bihurtu zen. Iruña hiri irekia zen jadanik. Bere harresi lodietako batzuk eraitsi egin ziren, hiria hedatu ahal izateko, baina beste batzuk gaur egun zutik daude oraindik.
Jaitsi ezazu Nafarroako Parlamentuko eraikineko detaile guztiak biltzen dituen pdf-a.
Nafarroako Parlamentuko eraikina.
Eraikinak 11.000 metro koadro baino gehiago ditu. Lau solairu eta garajea dauzka. Logikoa den bezala, solairu bakoitzak bere erabilera dauka:
Parlamentariek, nagusiki, hiru lekutan egiten dute lan Nafarroako Parlamentuan:
Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuren aretoa.
Xehetasun txikiekin nahiz izen desberdinekin, munduko legebiltzar guztiek parlamentariek lan egiteko hiru toki horiek izaten dituzte.
Bideo hau Nafarroako Parlamentu Birtualean filmatu da. Murgil zaitez haren edukietan eta hobeki ezagutuko duzu eraikina barrendik, Osoko Bilkuren Aretoa batez ere.
Infografia honek Nafarroako Parlamentua eta Iruñeko beste eraikin instituzional batzuk kokatzen lagunduko zaitu.
Atal honetatik zure Parlamentuari buruzko lana argitaratu dezakezu eta baita beste ikasleek egindakoak kontsultatu ere. Testu bat, bideo bat, argazkiren bat... horietakoak badituzu, bidal itzazu.
Jaits itzazu unitate didaktikoa, ikaslearen koadernoa eta Parlamentura joateko bisita prestatzeko gidoia. Guztiak eskura dituzu, bai Lehen Hezkuntzakoak eta baita Bigarren Hezkuntzakoak ere.
Ikusi gehiagoNafarroako Parlamentuari buruzko hiztegia. Hor aurkituko dituzu webean azpimarratuta ageri diren hitz guztiak.
Ikusi gehiago
Navas de Tolosa kalea, 1
31002 - Pamplona/Iruña
Telefonoa: 948 209 209
Faxa: 948 228 444
Posta elektronikoa:
parlamento@parlamento-navarra.es
protocolo@parlamento-navarra.es
Ikusi gehiago