Castellano | Euskara

Berriak

XIX. Eskolarteko Osoko Bilkura

Pamplona, 7 de mayo de 2015 Bost ikastetxek hauteskundeek duten garrantziari eta jabetza intelektuala errespetatzeari buruz eztabaidatu dute

Nafarroako Parlamentuko Lehendakari den Alberto Catalánek Mahaiko gainontzeko kideekin batera, XIX. Eskolarteko Osoko Bilkuraren buru izan du gaur. Saioak dibulgaziozko izaera izan du eta Foru Komunitateko bost ikastetxetako 2. eta 3. DBHko ikasleek parte hartu dute.
Ganberaren lehendakari den Alberto Catalánek saioa mintzaldi labur batekin hasi du. Gaur Osoko bilkuren Aretoa hartu duten 60 ikasle baino gehiagori zuzenduta, Alberto Catalánek baieztatu du “oso interesgarriak diren bi gairen inguruan zuen iradokizun eta ideiak eskain diezazkiguzuen deitu zaituztegu, alegia hauteskundeak eta jabetza intelektuala”.
Halaber, ekimen honen bidez “hitz egitera, eztabaidatzera, ezagutzera, besteen iritziak errespetatzera, eragiten diguten gaietan parte hartzera eta gehiengoaren adostasuna piztu duena erabakitzera” ohitzera bultzatu ditu.
Jarraian, eztabaidari eta gai-zerrendako bi gaien inguruan planteatutako ebazpen-proposamenen bozketari ekin zaio: Zergatik dira garrantzitsuak hauteskundeak? eta Jabetza intelektuala.
Hauteskundeei dagokienez, Iraia Arbeloa Eunate BHIko eledunak, ordezkaritza funtzioak duen “garrantzia” azpimarratu du eta “gure berehalako errealitatea aldatu eta hobetzeko” hainbat ideia eman ditu. Horretarako, “Euskarari buruzko legea bertan behera uztea proposatu du Nafarroan euskaldunek eskubide berdinak izan ditzaten”. Halaber, “osasunean eta hezkuntzan egiten den inbertsio publikoa areagotzea” defendatu du eta langabeziari aurre egiteko “asko kobratzen dutenei soldata murriztuta lanpostu gehiago sortzera” animatu du.
Sergio Ojer (Santa Luisa de Marillac) ikasleak ohartarazi duenez “parte-hartzea eta ordezkaritza prozesuak hobetu daitezke” eta “Parlamenturako hauteskundeetarako zerrenda irekien sistema” erabiltzea lagun dezakeela uste du. Horrez gain, “erakundeak demokratizatze” aldera, “Gobernuko lehendakaritzarako hautatze zuzena eta buelta bikoitzaren bidez” egitea proposatu du. Ildo horretan, “alderdien programek kontratuzko izaera izan dezaten” proposatu du, “halako moduz non ez betetzeek erreferendumak ekar ditzaten, era horretan bete ezin daitekeena zin egiteko aukera egon ez dadin”.
Ignacio Romera (Miravalles-El Redín) ikasleak zenbait “alderdi hobetu daitezkeela” uste du. Alabaina, hauteskunde sistema “modernoa” dela, “baina hobe daitezkeen parte-hartze indizeak dituela” esan du, beti ere “zerrenda irekiak, hautagaien hurbiltasuna eta eztabaida gehien sortzen dituzten gizarte gaietan erreferendumak egitea sustatzen bada”. Gainera, “alderdiek hauteskundeen ondoren nolako hitzarmenak egin litzaketen jakinaraztera behartzea” garrantzitsua dela esan du, eta hezkuntzaren alorrean, politikarien laguntza izatea gazteei haien ikastetxeetan hauteskunde sistemaren nondik norakoak azaltzeko”. Ildo berean, “adingabeentzat bozka ez loteslea” eskatu du.
Javier Garraldak (San Cernin) “hautesle gazteen apatiari aurre egiteko garrantzi nahikoa duten gai edo legeak eztabaidatzeko herritarrei zuzenean kontsultatuta parte-hartzea sustatzera” dei egin du. Baliagarria izanen litzateke baita gobernuan dagoen alderdiak gehieneko osoa duenean ere, izan ere, arauen legitimitatea indartuko litzateke eta herritarrek estatuaren ondarea era aktiboan kudeatuko lukete, eta horrek garrantzi handia dauka gaur egungo egoera ekonomikoan”. Gainera, “hauteskundeetarako sistema bikoitzaren” alde agertu da, “alegia, boto txartel berean alderdi politikoa eta unean uneko karguan/karguetan izan nahi den/diren pertsona/pertsonak bozkatu ahal izatea”.
Prithvi Jiménez (Sancho III el Mayor BHI) ikasleak ere “erabaki garrantzitsu jakin batzuk hartu aurretik kontsultarako prozedurak” abian jartzea babestu du. “Hauteskundeetan zin egindakoa ez betetzea ekonomikoki, kargugabetzeekin edo gaitasungabetzeekin zigortzearen aldekoak gara”. Era berean, “austeritatearen eredu izate aldera, soldatak eta gastu ofizialak murriztea” proposatu du.
Parte-hartzeak bukatutakoan, ebazpen-proposamenak bozkatzeari ekin zaio. Bozketaren emaitza, hauteskundeen garrantziaren aldekoa (61 boto alde, 1 kontra eta 1 abstentzio), Koldo Amezketa Parlamentuko Mahaiaren bigarren idazkariak adierazi du.
Eztabaidarako bigarren gaian, jabetza intelektualari dagokiona, Xabier Reyk (Eunate BHI) zenbait bidetan inkoherenteak izatera eramaten gaituen gai honen “konplexutasuna” azpimarratu du. Horregatik, “autore eta ikertzaileen eskutik sormena eta ikerkuntza sustatu eta babesteko” xede horrekin “planifikazio bat garatzera” premiatu ditu erakundeak.
Amaya Sagastik (Santa Luisa de Marillac) “autorearen eskubideak autorearen bizitzarekin eta ez hereditarioekin finantzatzea” aholkatu du. Era berean, “autoreen aitormen soziala bultzatzeko” beharra aipatu du, eta “ideia batek besteen hedatzeetatik onura jasotzen duenean (musika iragarkietan, pelikulak, etab.) kanona ordaintzea beharrezkoa ez izatea” proposatu du.
Victoria Lindner (Miravalles-El Redín) ikasleak “bereziki urratzen diren artikuluen gaineko zergak murriztea” bultzatu du, “halako moduz non produktu originalen kontsumoa areagotu dadin laguntzen duen”. Ildo horretan, “sortzaileen eskubideak errespetatzea laguntze” aldera, “deskarga multimediak ahalbidetzen dituzten legez kontrako web orri guztiak zigortu eta ixtea” eskatu du.
Idoya Fernándezek (San Cernin) onartu du nahiz eta “informaziorako sarrera globalizatuak ikasketarako osagai oso positiboa ekar dezake, sarrera horrek ez lituzke inola ere autoreen eskubideak urratu beharko. Erakundeen zeregina da sektore kultural aberatsago eta anitzago bat sortzeko baliabideak jartzea eta kontzientzia sortzea”.
Aurrekoen ildo berean, Andrea García (Sancho III el Mayor BHI) ikasleak esan du “ziur dagoela jabetza intelektualarekin zerikusia duen guztia hobe ezagutzea beharrezkoa dela herritar arduratsuak izateko, nork bere iritzia izateko”. Horretarako, “ikasleak legeak xedatzen duenari dagokionez heziketa egokia ematea” planifikatu dadin eskatu du. Aldi berean, “diru-laguntza gehiago eta BEZ kultural gutxiago” exijitu du “pirateria murrizteko eta aldarrikapen kulturaletarako sarbidea errazagoa izateko”.
Mintzaldiak bukatutakoan, ebazpen-proposamenak bozkatzeari ekin zaio. Bozketaren emaitza, kasu guztietan jabetza intelektuala mantentzera zuzenduriko neurriak hartzearen aldekoa (60 boto alde, 0 kontra eta 2 abstentzio), Parlamentuko Mahaiaren idazkarietako batek adierazi du.
Jarraian, lehendakariak saioari amaiera eman aurretik ikasleei eta irakasleei egindako “ahaleginarengatik” eta “kalitate oneko” lanarengatik “eduki oneko ebazpen proposamenak egiteagatik eskerrak emanez. “Gaur burutu duzuen demokraziako ekimen honi esker demokrazian gainontzekoen ideiak errespetatzeak zer-nolako garrantzia duen ikusteko balio izanen zaizuela espero dut”.
Hona hemen XIX. Eskolarteko Osoko Bilkuran parte hartu duten ikastetxeen zerrenda (hamarna ikaslerekin): Iruñeko Eunate BHI, Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxea, Iruñeko eta Zizur Txikiko Miravalles-El Redín ikastetxea Iruñeko San Cernin ikastetxea eta Tafallako Sancho III el Mayor BHI.

 

Volver al listado de Noticias
Bisita ezazu parlamentua

Bisita erreala Parlamentura

003PARLAMNOCHEMALA Nafarroako Parlamentuak bisita-programa bat du antolatua ikasle-taldeentzat erakundea bertatik ezagutzeko. Ikusi gehiago.

Ikusi gehiago

Nafarroako Parlamentua

Navas de Tolosa kalea, 1
31002 - Pamplona/Iruña
Telefonoa: 948 209 209
Faxa: 948 228 444
Posta elektronikoa:
parlamento@parlamento-navarra.es
protocolo@parlamento-navarra.es Ikusi gehiago