Castellano | Euskara

Berriak

Haurren XVI. Osoko Bilkura

Pamplona, 4 de mayo de 2012 Parlamentuak dibulgaziozko izaera izan duen XVI. Eskolarteko osoko bilkuraren ospakizuna hartu du gaur, zeinetan 2. eta 3. Dbh-ko 60 ikaslek parte hartu duten

 

Deskargatu hemen Nafarroako Parlamentuko Diario de Sesiones txosten guztien edukiekin

Nafarroako Parlamentuko Lehendakari den Alberto Catalán-ekMahaiko gainontzeko kideekin batera, XVI. Eskolarteko Osoko Bilkuraren ospakizunaburu izan du gaur.Saioak dibulgaziozko izaera izan du eta Foru Komunitateko sei ikastetxetako2. eta 3. DBHko ikasleek parte hartu dute.
 
Ganberaren lehendakari den Alberto Catalán-ek saioa mintzaldi labur batekin hasi du. Gaur Osoko bilkuren Aretoa hartu duten 60 ikasle baino gehiagori zuzenduta, Alberto Catalán-ek baieztatu du “konponbidea ematen saiatuko garen gaurkotasun handiko bi gaien inguruan zuen iradokizunak eta ideiak eskain diezazkiguzuen deitu zaituztegu”. 
 
Halaber, ekimen honen bidez “hitz egitera, eztabaidatzera, ezagutzera, besteen iritziak errespetatzera, eragiten diguten gaietan parte hartzera eta gehiengoaren adostasuna piztu duena erabakitzera” ohitzera bultzatu ditu, “gure gizartean beharrezko diren trebetasunakbaitira”.
 
Jarraian, eztabaidari eta gai-zerrendako bi gaien inguruan planteatutako ebazpen-proposamenen bozketari ekin zaio: “Komunikabideen gazte-programazioa” eta “Krisi ekonomikoa eta nerabeak, nola eragiten digu?”.
 
Gazte-programazioari dagokionez, Evelyn Bejarano-k,IES Plaza de la Cruz-ekobozeramaileak, telebistak duen “bizikidetza eredu, balio eta errealitatearekin bat ez datozen jokabideen” igorle papera gudukatzearen alde egin du; alderdi “prosoziala”indartuz, edukien inguruko “zentzu kritikoa” bultzatzeko. Horretarako, erakunde eskudunak premiatu ditu “gurasoei, hezitzaileei, haurrei eta nerabeei zuzenduriko gidak” egin ditzaten, bai eta hezkuntza-legerian “telebista duinaren aldeko kontzientziazio-kanpainak” sar ditzaten;hori guztia, Gobernuak eta telebistako operadoreek osatzen duten Jarraipenerako Bitariko Batzordera “kexuak helarazteko” aukera ahaztu gabe.
 
Camila Hernández-ek (San Cernin) komunikabideek gazteen “sozializazio eta izaeraren garapen” prozesuan duten “funtsezko” papera azpimarratu du. Hori dela-eta, “oinarrizko balio eta printzipioekin bat datozeneduki eta formatu egokiak” eskatu ditu; era horretan programen “kalitatearen gaineko audientziaren lehentasuna” gutxitzeko. Horretarako, “profesionalen sormena” sustatzera eta aisiaren eskaintza publikoa handitzera bultzatu du.
 
Leyre Moriones-ek (IES Sierra de Leyre) komunikabideak“gizarte funtzio baten edo beste baten zerbitzura dauden botere-baliabide garrantzitsuak” direla-eta duten “arriskua” ohartarazi du, “ordutegiak”, “balioak” desbideratzea eta “entretenimendua” telebista-kontsumoaren azken helburua izatea gaitzetsi du eta gazteen eta mass mediaren arteko “erlazioa hobetzeko” hainbat neurri aipatu ditu: programazio egokia “aukeratzen jakiteko heztea” eta Interneta “baliabide mediatiko moduan” erabiltzea bultzatzea. 
 
Iñigo García-k (San Francisco Javier) okerreko mezuak (sexua, indarkeria, autoestimua, etab.) ugaritzea deitoratu du; errealitatea “gertuko eta egiazko” era batean irudikatu ordez, “bizimodu perfektua eta gezurrezkoa” saltzen baitute. Haren ustez, “jakiteko esfortzua eta grina irrigarri uzten dira, modus vivendi amerikarra indartzen da eta hiztegia pobretzen da”. Arrazoi nahikoak beraz, telebistak eta Internetek “komunikazio eta entretenimendu baliabide” bezala duten papera zalantzan jartzeko.
 
Sara López-ek(La Compasión-Escolapios) haur eta gazte teleikusleen “xalotasuna” eta “pasibotasuna” aipatu ditu, “kontrolik gabeko kontsumismoa” bultzatzeko garaian telebisten funtsezko erakargarriak baitira. Zentzu horretan, Parlamentua kalitate hobeko programazioa “sustatzera” bultzatu du, betiere gazteen “iritzia” kontuan hartuz eta gazteak hain “kaltegarri” diren “ohituren” inguruan “mentalizatuz”.
 
Paula Unanua-k (IES Eunate) telebistaren “ordutegia, kalitatea eta mezuen egokitasuna” irrigarri utzi ditu; beste batzuen artean, “kontsumoa” eta “jokaera zein irudi eredu” guztiz irrealak imitatzea bultzatzeagatik. Gainera, D ereduko ikasle izanik, Nafarroako Gobernuari Euskal Telebistaren “finantziazioan eta kudeaketan parte hartzeko” eskatu dio, “haren kalitatea hobetzeko eta Nafarroa osoan ikusi ahal izatea bermatzeko” asmoz.
 
Mintzaldiak bukatutakoan, ebazpen-proposamenak bozkatzeari ekin zaio. Bozketaren emaitza, kasu guztietan gazte programazioko edukiak berritzearen aldekoa (43 boto alde, 10 kontra eta 10 abstentzio), Parlamentuko Mahaiaren Idazkarietako batek adierazi du.
 
Eztabaidarako bigarren gaian, krisi ekonomikoak biztanle gazteengan duen eraginari dagokiona, Nelio Terrazas(IES Plaza de la Cruz) 18 eta 24 urte bitartekoen, talderik“gaztigatuenaren”, langabeziaz eta ondorio sozial (kontsumoa eta inbertsioa murrizten dira), pertsonal (etsipena) eta demografikoez (jaiotza-tasa, emigrazioa) mintzatu da. Nahiz eta “zeharka” eragiten dien, gurasoak “eragiten dituen” moduaren arabera, “lege zehatzak” hartzea aholkatu du langabeziaren arazoa etengo dutenak, Alemanian egiten den bezalaxe, non sistema “duala” dagoen lanik ez duten gazteek “lanaldi erdia ikasten eta beste erdia ordaindutako praktiketan” jardutea ahalbidetzen duena.
 
Javier Fernández-ek(San Cernin) baieztatu du, nerabe diren heinean, hezkuntzako “krisiaren lekuko” izan direla eta sektore horretan “irakasleak gutxitzeak, gelako ikasle kopurua handitzeak bai eta laguntzak zein diru-laguntzak murrizteak gizartearen etorkizuna arrisku larrian jar dezaketela”. “Konponbidearen parte izaten” saiatzeko asmoz eta ikasleen manifestazio “baketsuen” kariaz izandako botere “gehiegikeriez” ohartarazi ondoren, “hezkuntza, enplegu, gizarte-laguntzako etxebizitza eta krisiaren eta haren ondorioen inguruko egiazko informazioarekin” konpromisoa hartzera premiatu du.
 
Patricia Goyena-k (IES Sierra de Leyre) aitortu du osasun eta hezkuntzako inbertsio murrizpenak“kezkabide” direla ikasleentzat eta gehienak krisia dela-eta “urduri” daudela, %30ak senideren bat langabezian baitu. Horregatik, “gastua arrazionalizatzea” eta kontsumo-gizarteak “ez duela zertan hoberena izan behar” onartzea defendatzen dute. Gainera, “demokrazia, tolerantzia eta berdintasun” balioak babestea eta “hezkuntzan gehiago ahalegintzea” eskatzen dute.
 
Cecilia Hernández-ek (San Francisco Javier) adierazi du nahiz eta krisiak ez dien “behar hainbeste” eragiten “gurasoek babestutako burbuila batean” bizi direlako, etorkizuna “ziurgabetasun handiz” ikusten dutela, “bakarrik hoberenek lortzen dutelako haien ikasketekin bat datorren lanpostu bat”. Egoera aldatzeko, “hezkuntzako inbertsioa mantendu eta Espainian hezibidea hartu duten gazteak atzerrira lan egitera joatea ekidin” beharko litzateke.
 
Leire Teré-k (La Compasión-Escolapios) azaldu du krisiak “gazteei eragiten diela eta ziurgabetasuna sortzen diela”, bai “familia” esparruan, erosteko ahalmenaren galera dela-eta, bai “hezkuntza” zein “gizarte” esparruan ere, “mailen arteko ezberdintasunak handituko direlako”. Haien jardunean “bokazioa baino bizimodua” ikusten duten politikoez ohartarazi du, eta iradoki du krisia gelditzeko “soldatak igo, duintasunez bizitzeko iristen ez zaienei laguntzak eman eta diru-eralgiketak saihestu beharko liratekeela. Eta ez diezazkigutela mailegu liburuak kendu, doakotasuna egiazkoa izan dadin!”.
 
Aurrekoek esan dutenari jarraiki, Asier Arribas-ek(IES Eunate) azpimarratu du etxeetan dagoeneko krisia bertan dagoela jasan dela. Izan ere, langabeziaren eta soldaten jaitsieraren eraginez, “familiak okerrago bizi dira, estresa sortzen da eta harremanak ez dira errazak”. Ez dute “errezeta magikorik”, baina uste dute “soldata ezberdintasunak ez direla jasangarriak. LGSa Europako mailara igo behar da, 600 eurotik 1.000 euro ingurura”. Eta hezkuntzan? “Eskola gastuak, matrikulak, liburuak eta gainontzeko materiala egiaz doakoak izan daitezen”.
 
Mintzaldiak bukatutakoan, ebazpen-proposamenak bozkatzeari ekin zaio. Bozketaren emaitza, kasu guztietan krisiak gazteenengan dituen ondorioak leuntzera zuzenduriko neurriak hartzearen aldekoa (62 boto alde, 2 kontra eta 3 abstentzio), Parlamentuko Mahaiaren Idazkarietako batek adierazi du.
 
Jarraian Lehendakariakikasleak egindako “esfortzuagatik” eta garatutako lanaren “kalitateagatik”, irakasleak erakutsitako “bultzada eta konpromisoagatik”, eta bozeramaileak oholtzatik erakutsitako “itxuragatik” “zoriondu” ditu eta saioa amaitu du.
 
“Gaur, posible bada, Nafarroako hezkuntza-taldeaz harroago sentitzen naiz. Nagusiek diote lurralde honen historiako gazteriarik prestatuena dugula eta gaur horren adierazgarribikaina izan dugu”.
 
Mintzaldien edukiei dagokienez, Catalán-ek “baikortasun mezua” luzatu nahi izan du. “Oso ongi dago maila pertsonalean eta maila orokorrean lehentasunezkoa denaren inguruan kontzientzia hartzea, baina ez izan zalantzarik, beste batzuetan bezala, krisitik aterako garela eta enplegua eta inbertsioa sortuko direla berriz ere. Azterketa eta hausnarketa lan ona egin duzue, zorionak, zuen proposamenak oso interesgarriak iruditu zaizkit”.
 
Bukatzeko, Alberto Catalán-ek azpimarratu du Eskolarteko Osoko Bilkurak, “parlamentu-ekimena” den heinean, helburu duela “ekintza demokratikoa izatea, non, errespetuz, gizarte osoari eragiten dionaren inguruan hitzak eta botoak erabakitzen duten pertsonen borondate-adierazpenaren arabera jasotzen diren”.
 
Hona hemen XVI. Eskolarteko Osoko Bilkuran parte hartu duten ikastetxeen zerrenda: Plaza de la Cruz (Iruña), Sierra de Leyre B.H.I.(Zangoza), B.H.I. Eunate(Iruña), San Cernin (Iruña), San Francisco Javier (Tutera) eta La Compasión-Escolapios (Iruña).
 
 
Iruña, 2012ko maiatzaren 4a
 
 

Volver al listado de Noticias
Bisita ezazu parlamentua

Bisita erreala Parlamentura

003PARLAMNOCHEMALA Nafarroako Parlamentuak bisita-programa bat du antolatua ikasle-taldeentzat erakundea bertatik ezagutzeko. Ikusi gehiago.

Ikusi gehiago

Nafarroako Parlamentua

Navas de Tolosa kalea, 1
31002 - Pamplona/Iruña
Telefonoa: 948 209 209
Faxa: 948 228 444
Posta elektronikoa:
parlamento@parlamento-navarra.es
protocolo@parlamento-navarra.es Ikusi gehiago