Castellano | Euskara

Parliztegia

Parliztegia

Hemen duzu Nafarroako Parlamentuari buruzko hiztegi berezia: Parliztegia. Bertan, webgunean zehar azpimarratuta ageri diren hitz guztiak biltzen eta azaltzen dira.

  • Antzinako Nafarroako Gorteak
    Nafarroako Gorteek ez zutela egoitza finkorik; izan ere, Nafarroako erregeordeak, erregearen izenean, haiek biltzeko deia egiten zuenean, bilkura non eginen zen adierazten zuen. Hala eta guztiz ere, XVI. mendetik XIX. mendera, Iruña izan zen Gorteak osatzen zituzten hiru estamentuetako kideak gehiagotan bildu ziren egoitza. Hain zuzen ere, honakoak ziren estamentu horiek: elizarena, nobleena eta “hiribildu onena”. Aro Modernoan Nafarroako Gorteen ordezkaritza ahalmena (Aragoiko, Gaztelako, Kataluniak edo Europako beste erresuma batzuetako gorteena bezalaxe) ez zegoen irizpide demokratikoetan oinarritua. Adindunek ezin zuten beren botoarekin, beste pertsona batzuen botoarekin batera, hautatu nork osatuko zituen Gorteak edo nork gobernatuko zuen. Estamentuen araberako gizarte bat kolektibo itxien izatean oinarritzen da. Kolektibo horiek leinuari lotuta daude (nobleziaren kasuan) edo ekintza batzuetan (kleroaren eta “hiribildu onen” ordezkarien kasuan). Izan ere, biztanle gehienek ez zuten hartan tokirik. Hiru estamentu horien botere ekonomiko eta soziala (landa-lur eta abere gehienen jabeak ziren, horiek garai hartako ekonomiaren oinarria izaki) gehiago osatzen da Gorteetan ordezkariak izatearekin lortzen zutenarekin. Erregearen agindua, zeina bakarra baita Gorteetarako deialdia egin dezakeena, sistema horren gainean mantentzen da eta hura existitzea bideratzen du, daukan boterea zalantzan jarri gabe, jainkoak baitu jatorria. Nafarroako Gorteek ez zuten sekula zalantzan jarri sistemaren zilegitasuna, ez eta erregearena ere.

Itzuli Parliztegiara

Itzuli GEHIAGO JAKITEKO atalera

Iruñeko Cuatro Vientos Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasle batzuk bisitan etorri dira Parlamentura

Iruñeko Cuatro Vientos Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasle batzuk bisitan etorri dira Parlamentura

Bisitaldien programaren barruan, Iruñeko Cuatro Vientos bigarren hezkuntzako institutuko 22 ikasle Parlamentuan egon dira gaur. Ikusi gehiago

Altsasuko Sakana BHIko ikasle batzuk bisitan etorri dira Parlamentura

Altsasuko Sakana BHIko ikasle batzuk bisitan etorri dira Parlamentura

Bisitaldien programaren barruan, Altsasuko Sakana BHIko lanbide heziketako 13 ikasle Parlamentuan egon dira gaur. Ikusi gehiago

Bisita ezazu parlamentua

Bisita erreala Parlamentura

003PARLAMNOCHEMALA Nafarroako Parlamentuak bisita-programa bat du antolatua ikasle-taldeentzat erakundea bertatik ezagutzeko. Ikusi gehiago.

Ikusi gehiago

Nafarroako Parlamentua

Navas de Tolosa kalea, 1
31002 - Pamplona/Iruña
Telefonoa: 948 209 209
Faxa: 948 228 444
Posta elektronikoa:
parlamento@parlamento-navarra.es
protocolo@parlamento-navarra.es Ikusi gehiago