Hemen duzu Nafarroako Parlamentuari buruzko hiztegi berezia: Parliztegia. Bertan, webgunean zehar azpimarratuta ageri diren hitz guztiak biltzen eta azaltzen dira.
Gorte demokratikoak.
Hauteskundeak herrialde bateko bizitza politikoaren une garrantzitsuenetako bat dira. Hauteskundeek aukera ematen diete herritarrei lurralde batean urte kopuru jakin batean aginduko dutenak hautatzeko. Horren garrantzia dela eta, herrialde guztietan arau batzuk ezartzen dira hauteskunde-prozesuaren garbitasuna bermatzeko: boto gehien dauzkanak irabaz dezala, inolako tranparik gabe. Nafarroako hauteskundeetan eta gainerako autonomia erkidegoetan eta Espainian egiten direnetan, hauteskunde arau ia berdinak daude. Idatzirik daude, eta nahitaez bete beharrekoak dira. Hauteskunde batzorde bat arduratzen da haiek aplikatzeaz. Herritarrek ematen duten botoak honako ezaugarriak bete beharko ditu: Librea izatea. bakoitzak nahi dionari ematen dio botoa. Horretarako, behar diren boto-paperak dauzka, aurkezten diren hautagai guztiekin. Zuzena. Inork ezin du beste pertsona baten alde botoa eman. Bakoitzak bere buruaren izenean ematen du botoa. Norbaitek uste badu hauteskunde-egunean ezin izanen duela botoa eman, posta bidez eman ahalko du botoa, zenbait egun lehenago. Isilpekoa. Bermatuta dago inork ez jakitea pertsona bakoitzak noren alde eman duen botoa. Aldizkakoa. Hautagaiak hautatzeko botoak gehienez ere lau urterako balioko du. Unibertsala. 18 urtez gorako herritar guztiek ematen dute botoa.
Nafarroako Parlamentuak bisita-programa bat du antolatua ikasle-taldeentzat erakundea bertatik ezagutzeko. Ikusi gehiago.
Navas de Tolosa kalea, 1
31002 - Pamplona/Iruña
Telefonoa: 948 209 209
Faxa: 948 228 444
Posta elektronikoa:
parlamento@parlamento-navarra.es
protocolo@parlamento-navarra.es
Ikusi gehiago