Castellano | Euskara

Parliztegia

Parliztegia

Hemen duzu Nafarroako Parlamentuari buruzko hiztegi berezia: Parliztegia. Bertan, webgunean zehar azpimarratuta ageri diren hitz guztiak biltzen eta azaltzen dira.

  • Foruak

    Foruak arau, eskubide eta pribilegioen multzo bat ziren. Haien xedea zen, oro har, gizarteko bizitza arautzea. Lege horiek ez ziren herritar guztiek hautaturiko parlamentu batek idatziak. Herri bat edo batzuk edo biztanle batzuk ezarrita zeuden lurraldeetako erregeak edo jaunak emanak edo ezarriak ziren. Gizarte-auziak ebazteko arau horietara jotzen zen, edo zuzenean lurraldeko jaunarengana edo erregearengana, zeren eta horiek, lurraldeetako jabeak izateaz gainera, justizia banatzen zutenak baitziren. Foruak, gizarte-auziak ebazteko garaian, kontatu dugunaren moduko arauetara jotzen du, zin-egite eta abarretara... bai eta prozedura naturaletara ere. Foruek, halaber, lege batzuk jasotzen zituzten, non herri bateko biztanleen libertate batzuk zehazten ziren; esate baterako, alkatea izendatzea, erregeari zergak ordaintzea, zaldun nahiz bilauekin erregearen osteari laguntza eman beharra –bereziki gerra kasuan–, nobleen edo elizgizonen pribilegioak eta abar. Libertate horiek ez zuten eragin berdina izaten biztanle guztiengan, zeren eta, esate baterako, gutxi batzuk baizik ezin ziren alkate izan, nobleek eta elizgizonek ez zuten zergarik ordaintzen, eta abar. Foruak Iberiar Penintsula osoko antzinako erresumetan (Leon, Aragoi, Gaztela eta Nafarroa) hedatu ziren. Baita Frantzian ere. Baina beste leku batzuetan ez bezala, agian Nafarroako Erresuma konkista zezaketen auzokide boteretsuak bazeudelako, foruek esanahi berezia hartu zuten Nafarroan. Nafarroako erregeek foruei zin egin behar zieten, koroatuak izan baino lehen, eta foruak mantendu edo kasua bazen hobetu egin behar zituzten, baina ez okerragotu, halako moduan non subiranoaren eta erresumaren arteko itun bat izaten baitzen. Hain zuzen, itun horrek erregearen autoritatea mugatzen zuen erregeek botere absolutua lortu nahi izateko gero eta joera handiagoa zeukaten garai batean.

Itzuli Parliztegiara

Itzuli GEHIAGO JAKITEKO atalera

Iruñeko Cuatro Vientos Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasle batzuk bisitan etorri dira Parlamentura

Iruñeko Cuatro Vientos Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasle batzuk bisitan etorri dira Parlamentura

Bisitaldien programaren barruan, Iruñeko Cuatro Vientos bigarren hezkuntzako institutuko 22 ikasle Parlamentuan egon dira gaur. Ikusi gehiago

Altsasuko Sakana BHIko ikasle batzuk bisitan etorri dira Parlamentura

Altsasuko Sakana BHIko ikasle batzuk bisitan etorri dira Parlamentura

Bisitaldien programaren barruan, Altsasuko Sakana BHIko lanbide heziketako 13 ikasle Parlamentuan egon dira gaur. Ikusi gehiago

Bisita ezazu parlamentua

Bisita erreala Parlamentura

003PARLAMNOCHEMALA Nafarroako Parlamentuak bisita-programa bat du antolatua ikasle-taldeentzat erakundea bertatik ezagutzeko. Ikusi gehiago.

Ikusi gehiago

Nafarroako Parlamentua

Navas de Tolosa kalea, 1
31002 - Pamplona/Iruña
Telefonoa: 948 209 209
Faxa: 948 228 444
Posta elektronikoa:
parlamento@parlamento-navarra.es
protocolo@parlamento-navarra.es Ikusi gehiago