Castellano | Euskara

Parliztegia

Parliztegia

Hemen duzu Nafarroako Parlamentuari buruzko hiztegi berezia: Parliztegia. Bertan, webgunean zehar azpimarratuta ageri diren hitz guztiak biltzen eta azaltzen dira.

  • Lege Itundua
    Lehenengo Karlistaldian (1833-1839), Espainian karlistak eta liberalak elkarren aurka jarri ziren. Liberalak estatu zentralizatuaren aldekoak ziren. Gerra zibil bat izan zen. Liberalak garaile atera ziren. Espainiako estatuak ordura arte zituenak baino botere gehiago eskuratu zituen. Nafarroak erresuma izateari utzi zion, eta Gorteak, auzitegiak, aduanak erregeordea eta abar ere galdu zituen. Nafarroarentzat beste unitate administratibo bat instituzionalizatu zen: probintzia. 1841eko Lege Itundua aldarrikatu zen, eta hura izanen zen Nafarroaren eta Estatuaren arteko harreman berrien oinarria. Nafarroak erresuma izateari utzi zion probintzia izateko, baina bere foru araubidearen berezitasun batzuk gorde zituen.Nafarroako Gorteen azken bilkura 1829an izan zen. Haren eginkizunak Nafarroako Gorteek eta Foru Diputazioak hartu zituzten. Lege Itundua aldarrikatu zenetik, Nafarroako Diputazioak Nafarroako gobernu baten eginkizunak bete izan ditu. Zergak bildu eta aurrekontuak onetsi ditu. Horiekin, bideak eta errepideak egin ditu, eta mendien eta administrazio moderno baten beste zerbitzu batzuen antolaketaz eta zainketaz arduratu da.

Itzuli Parliztegiara

Itzuli GEHIAGO JAKITEKO atalera

Bisita ezazu parlamentua

Bisita erreala Parlamentura

003PARLAMNOCHEMALA Nafarroako Parlamentuak bisita-programa bat du antolatua ikasle-taldeentzat erakundea bertatik ezagutzeko. Ikusi gehiago.

Ikusi gehiago

Nafarroako Parlamentua

Navas de Tolosa kalea, 1
31002 - Pamplona/Iruña
Telefonoa: 948 209 209
Faxa: 948 228 444
Posta elektronikoa:
parlamento@parlamento-navarra.es
protocolo@parlamento-navarra.es Ikusi gehiago