Castellano | Euskara

Hasiera >  Gehiago jakiteko  > Estekak

Gehiago jakiteko

Estekak

Informazio sareak

Webgune aipagarriak eta sailkatuak, iruzkin laburrekin: Europako Parlamentua; Espainiako Gorte Nagusiak; autonomia erkidegoetako parlamentuak; Nafarroako Parlamentua; Nafarroako Gobernua; Nafarroako Arartekoa; Comptos Ganbera, eta abar.

  • Nafarroako Parlamentua

    Nafarroako Parlamentuaren webgune ofiziala, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez.

    Bideo emanaldien atalean (Bideoak) azken urteetako Osoko Bilkuren edo batzordeen grabazioak gordetzen dira.

    Zuzenean sar daiteke, orri horretatik, Osoko Bilkurak edo batzordeak ikustera. «Agenda» atalean, parlamentuan
    epe laburrean egin beharrekoen zerrenda ageri da.

    «Grabazioen bilaketa» atalean, interesatzen zaigun gaiari buruzko bilaketak egin ditzakegu, oinarrizko
    hitzak abiapuntu hartuta.

    http://www.parlamento-navarra.es/
  • Nafarroako Gobernua - Hauteskunde-emaitzak

    Nafarroako Gobernuaren orria.

    Nafarroako Parlamenturako 2007ko hauteskunde-emaitzak eskaintzen ditu, eta lau alderdiri buruzko erantzunak ematen ditu.


    Halaber, honakoei buruzko informazioa ematen du: hauteskunde araudia (prozedura, ahaldunak, boto-zenbaketa...), nola bozkatu (arau orokorrak eta posta
    bidezko botoa), hautestontziak eta hauteskunde-txartelak eta maiz eginiko galderak.

    http://www.navarra.es/home_es/Navarra/Instituciones/Elecciones/Elecciones+Parlamento/
  • Nafarroako Parlamentua - Aldizkariak

    Nafarroako Parlamentuaren webgunea da hau.

    www.parlamento-navarra.es/castellano/boletines.asp
  • Ayuntamiento.es

    Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez dago. 
    Iruñeko Udalak babestutako webgunea da. Nafarroako Foru Komunitatearen ikuspegi orokor bat eskaintzen digu, historiaren eta geografiaren bitartez.
    Nafarroako armarria eta bandera bezalako irudiak ere baditu, bai eta Nafarroako Parlamentuaren kanpoaldeko argazkia ere.
     

    http://www.ayuntamiento.es/comunidades_foral_de_navarra.php
  • Pamplona.net

    Iruñeko Udalaren orria.
    Orrialde nagusian Hiria aukeratzen badugu, kale izendegira sartuko gara eta horrekin Nafarroako Parlamentua plano batean kokatu ahalko dugu. Horretarako, inguruko kaleetako bat adierazi beharko dugu; esate baterako, Sarasate pasealekua, edo Parlamentuaren egoitza dagoen helbidea
    bera, Navas de Tolosa 1.
     

    http://www.pamplona.net/
  • Pamplona.net - Nafarroako Parlamentua

    Iruñeko Udalaren orria. Nafarroako Parlamentuaren kanpoaldeko argazki bat dauka, bai eta eraikinaren eta bere erabileraren historia labur bat ere.

    http://www.pamplona.net/VerPagina.asp?IdPag=141&Idioma=1
  • Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentrala

    Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralaren webgune ofiziala. Gure herrialdeko hauteskunde prozesu guztiak zaintzen dituen erakundea da.
    Orri horretan Espainian izandako hauteskunde guztietako emaitzak aurkituko dituzu: udal hauteskundeak, autonomikoak, orokorrak eta Europako Parlamenturakoak. Haiei buruzko arauak ere bertan daude jasota.
    Lehendabiziko orriaren bukaeran, «Todas las elecciones» izenburuko atal bat dago. Atal horretara sartzean, hauteskunde autonomikoetan, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak aurkituko dituzu, 1983tik hasi eta 2007ra arte.

     

    http://www.juntaelectoralcentral.es/
  • Madrilgo Asanblearen (Parlamentua)

    Madrilgo Asanblearen (Parlamentua) orria.
    Ikuspegi labur bat eskaintzen du, Espainiako autonomia erkidego guztietako parlamentuen irudiekin.

    http://www.coprepa2008.es/default.aspx?tip=f&sub=mca&id=13&mn=1
  • Wikipedia

    Wikipedia entziklopedia librearen orria.
    Nafarroako Parlamentuari buruzko ikuspegi bat eskaintzen du. Esteka ugari ere eskaintzen du —urdinez dauden hitzak—, seinalatutako hitzera joan ahal izateko.
    Esteka horien artean, nabarmentzekoak dira honakoak: Foru Hobetzea, Foruak aldatzeko Legea, Espainiako 1978ko Konstituzioa, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak, eta abar.

    http://es.wikipedia.org/wiki/Parlamento_de_Navarra#Funciones
  • Wikipedia - Nafarroako Gobernuko Lehendakaria

    Wikipediaren orri hau Nafarroako Gobernuko lehendakariari buruzkoa da.
    Zenbait atal eskaintzen ditu, non argitzen baita Nafarroako Parlamentuaren egitekoak zein diren; esate baterako, Nafarroako Gobernuaren lehendakaria bera hautatzea: Modo de elección, Pleno del Parlamento, Pasos para la elección.

    http://es.wikipedia.org/wiki/Presidente_del_Gobierno_de_Navarra#Modo_de_elecci.C3.B3n
 1  2  3  Hurrengoa

Itzuli GEHIAGO JAKITEKO atalera

Bisita ezazu parlamentua

Bisita erreala Parlamentura

003PARLAMNOCHEMALA Nafarroako Parlamentuak bisita-programa bat du antolatua ikasle-taldeentzat erakundea bertatik ezagutzeko. Ikusi gehiago.

Ikusi gehiago

Nafarroako Parlamentua

Navas de Tolosa kalea, 1
31002 - Pamplona/Iruña
Telefonoa: 948 209 209
Faxa: 948 228 444
Posta elektronikoa:
parlamento@parlamento-navarra.es
protocolo@parlamento-navarra.es Ikusi gehiago